"Gure lana ez da sariak jasotzea, parte-hartzea sustatzea baizik"

Aitor Aspuru Saez 2012ko urt. 31a, 18:21

PATRI ALDAMA (1952, Murga) Mendiko Lagunaken duela hogei urte baino gehiago hasi zen. Taldearen lehendakaria izan da eta ardura ugari hartu ditu. 50 urte bete ditu taldeak, eta Guk saria irabazi du. .

Zenbat urte eman dituzu Mendiko Lagunak taldean?

Bazkide moduan hogei bat urte, edo agian gehiago. Orain dela hamabost urte, gutxi gorabehera, lehendakaritzan egon nintzen lau urtez. 2000. urtera arte izan nintzen lehendakaria.

PATRI ALDAMA (1952, Murga) Mendiko Lagunaken duela hogei urte baino gehiago hasi zen. Taldearen lehendakaria izan da eta ardura ugari hartu ditu. 50 urte bete ditu taldeak, eta Guk saria irabazi du. .

Zenbat urte eman dituzu Mendiko Lagunak taldean?

Bazkide moduan hogei bat urte, edo agian gehiago. Orain dela hamabost urte, gutxi gorabehera, lehendakaritzan egon nintzen lau urtez. 2000. urtera arte izan nintzen lehendakaria.

Ardura asko dira. Politak, zailak eta gogorrak izan ziren urte horiek. Baina normala da, talde bat bizirik dagoenean, arazoak sortzen ditu. Agertu ziren arazoak saihestu genituen eta taldea oso ondo atera zen krisi horietatik. Aurrera jarraitu dugu eta hori da garrantzitsuena.

Nola hasi zinen Mendiko Lagunak taldean?

Natura oso gustoko dut eta horregatik sartu nintzen Mendikon. Ni aiararra naiz, Murgakoa hain zuzen ere, baina ezkondu ostean Amurrion bizi izan naiz. Eta ia betidanik taldekidea izan naiz.

Noizbait pentsatu zenuten taldeak 50 urte beteko zituela?

Gauzak sortzen direnean, printzipioz, luzerako sortzen dira. Asmoa, behintzat, hori zen. Gero, denborarekin, fruituak onak edo ez hain onak izan daitezke.

Nire ustez, taldeak oso fruitu onak eman ditu, bai talde mailan, bai Amurrio mailan. Naturaren alde, eta honen onuraren alde jendeak parte hartzea erraztu dugu, beti egon gara elkarlanean aritzeko.

Urte hauetan zeintzuk izan dira zuentzako momenturik gozoenak?

Momentu oso onak egon dira eta aldi berean oso politak bihurtu dira geroago. Adibidez, aterpearen eraikuntzak kriston arrakasta izan zuen. Taldeari asko kostatu zaio. Norbaitek pentsa dezake hori hotel bat dela eta sekulako etekinak eman dituela.

Zentzu batean, etekinak eman ditu, baina ez ekonomikoak, beste motatakoak baizik. Diru aldetik, aterpeak galerak eragiten ditu.

Baina bestalde, etekin oso onak eman ditu, gazte pilo batek erabili du eta erabiltzen du; mendira joateko... Beste batzutan parranda egiten dute ere eta batzutan pasatzen dira pixka bat, baina gazteak direnez, hori egin behar dute ere. Guztiok izan gara gazteak eta guk ere egin dugu.

Eta momentu garratzenak?

Momentu garratzak pasatu ditugu ere. Ardurak edukiz gero, ezinezkoa da une garratzik ez sufritzea. Baina hobe da une txar horiek ez gogoratzea. Momentu horiek behin eta berriro gogoratuko bagenitu taldea hilaraziko genuke.

Guk saria jaso eta gero, nola sentitu zarete?

Sari bat da... Ez dakit merezi dugun, azken finean nahi duguna egin dugu. Agian ez guztia, baina zeozer bai, behintzat. Nahi dugun guztia ez dugu lortu eta dudarik gabe ez dugu lortuko. Dena lortuko bagenu ez genuke ezer egitekorik.

Herrian erreferente bat gara eta saria ongi etorria izan da. Dena den, gure lana ez da sariak jasotzea, parte-hartzea sustatzea baizik. Eta kirol aldetik eta kultura aldetik, zentzu horretan, zerbait lortu dugu.

Euskara aldetik, batez ere, ikastolaren sorreran egon ginen, parte hartu genuen, ikastola, hasiera batean, gure egoitzan egon zen, nik dakidan euskara Mendikon bertan ikasi nuen AEKri esker... Zeozer lortu dugu urte hauetan zehar.

Aurten pregoia zuek bota behar duzue Amurrioko Jaietan, prestatu duzue jadanik?

Printzipioz, prestatu beharko duguna jaia da. Guretzat, Amurrioko jaien datarik garrantzitsuena Done Rokeko errepikapena da eta aurten kendu dute. Diru arazo bat omen da eta hasiera batean kendu dute.

Ez dakigu Udalak non kokatuko dituen gure parte hartzea zeukaten ekimenak; makailu eta tortila txapelketa arrakastatsuak hain zuzen ere.

Pregoia gazteen eskuetan geratuko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide