"Enkantean lortzen dugun dirua jendea laguntzeko erabiltzen dugu"

Aitor Aspuru Saez 2012ko urt. 20a, 08:39

LANDER MEAZAk (1984, Amurrio) San Anton jaiaren antolakuntzan parte hartzen du. Ohiturak berreskuratzea eta jendea laguntzea da San Anton lagunen helburua. Igande honetan ospatuko da azoka hau eta baita enkantea ere.


Lehenik eta behin, zergatik sartu zinen San Antonen lagunen Elkartean?

LANDER MEAZAk (1984, Amurrio) San Anton jaiaren antolakuntzan parte hartzen du. Ohiturak berreskuratzea eta jendea laguntzea da San Anton lagunen helburua. Igande honetan ospatuko da azoka hau eta baita enkantea ere.


Lehenik eta behin, zergatik sartu zinen San Antonen lagunen Elkartean?

Orain dela lau urte enteratu ginen lehen zegoen taldea utzi behar zuela Udaletxeak ez zuelako jarraitzeko idei handirik eta laguntza behar zuelako. Orduan hamabost bat laguneko talde bat bildu ginen afaritxo batean eta erabaki genuen ez genuela nahi herriko ohitura hau galtzea. Orain hemeretzi gara eta harrera ona izan dugu hortik hona. Urtero norbait hurbiltzen da laguntza eskaintzera eta guztiok gara bolondres. Norbait laguntzeko prest badago beti onartuko dugu.


Nola lortu duzue aurten erakusmahai gehiago egotea?

Ez dakit miraritzat hartu. Kontua da aurreko urtean 105-106 mahai izan zirela, Vital kutxak emandakoak, Udalak jarritakoak eta bere kabuz baina antolakuntza barruan jarritakoak, eta lekutxo batzuk utzi genituen legeak horrela esaten duelako.  Pasa den urtean leku horiek 5 metro izan baziren, aurten saiatu gara gutxiago uzten. Eta hala ere konturatu gara 20-25 pertsona kanpoan utzi behar izan ditugula. Krisia dela edo ez dela eta? Ez dakigu zergatik baina deiak asko izan dira. Leku anitzetik deitu izan dute. Kontua da leku handia ez dela San Anton. San Antonek ematen du ematen duenerako eta hemendik aurrera ezin ditugu gehiago sartu. Fisikoki tope batera heldu gara. 115-116 mahai inguru egongo dira aurten.


Leku askotatik hurbilduko da jendea, zein da zure ustez egongo den gauzarik azpimarragarriena?

%95tik gora ekoizleak izango dira. Guretzat garrantzitsua da ohitura. Tradizioa izan zen baserrietatik etortzea jendea landatutako landekin eta fruituekin herritarrei saltzera. Gero eta baserri gutxiago daude saltzeko ekoizten dutenek.

Jende anitz, bi herrialde... jende asko kanpotik etorri nahi du saltzera. Ez genuen birsalmentarik nahi, beti egongo da baten bat egiten duena, baina guk lehentasuna ematen diegu ekoizleei. Hemengo jendea nahiago dugu ere, 30 postu baino gehiago Amurrio, Laudio edo Orozko, inguruko jendeak beteko ditu. Estatu frantsesetik 6 etorriko dira eta Zamoratik deitu dute ere baina ez geneukan lekurik. Galiziatik etorriko da beste bat pastelekin. Jendea kanpotik etorriko da, baina etxean kriston gauzak dauzkagu. Okondon badaukagu txakoli etxe bat duela hilabete gutxi Alemanian irabazi duela kriston sari bat. Gorbeiaren magalean, Murgian, garagardo etxe bat daukagu. Ez gara Gipuzkoa edo Bizakaiara joan behar kriston ogia edo kriston pastela jateko, Laudio, Amurrion edo inguruan baditugu. Laudion badago beste pertsona bat galtzerdiak egiten dituenak.


Eta enkantean zer egongo da?

Gure berezitasunen bat da guk ez diegula parte-hartzaileei dirurik eskatzen. Enkante bat egiten dugu eta postuz-postu joaten gara bakoitzak nahi edo ahal duena eman dezala enkanterako. Enkantean ateratzen dugun dirua jendea laguntzeko erabiltzen dugu. Duela hiru urte Haitin egon zen lurrikara bat eta 3000 euro inguru bidali ziren.

Orain arte diru hori kanpora bidaltzen genuen laguntza humanitarioan erabiltzeko baina konturatu gara orain hemen behar dugula ere. Gero eta jende gehiago da hemen, Laudion, Amurrion edo Euskal Herrian orokorrean jateko arazoak dituena.  Aurten Amurrion Guk saria jaso duen talde bati eskainiko diogu dirua, Laguntza taldeari hain zuzen ere.  Beharar dutenen artean banatzeko.

Produktuen aldetik, txerria aurten pixka bat gizenago izango da. Kanpora jo eta gero, lagunak egon dira Bilbon, adibidez, proiektua interesgarria iruditzen zaiela eta Athletic-en kamiseta bat lortu duela, edo Bartzelonan. F. C. Bartzelonako Fundaziotik kamiseta bat sinatuta bidali digute. Eskatzen duzunean jendeak ahal duen neurrian laguntzen du. Lortzen dugun dirua ez da asko, baina norbait laguntzeko balio badu, gu pozik gaude.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide