Cuadra Bus-ek “2012. urteko Enpresa” saria jaso du

Txabi Alvarado Bañares 2012ko urt. 18a, 11:45

Lineaz kanpoko garraioaren kategorian jaso du saria

 “2012. urteko enpresa” saria eman diote Cuadra Bus autobus konpainiari. Urtarrilaren 12an jaso zuen bereizgarria Jose Luis Cuadra konpainiaren presidenteak,  Manuel Villalante Sustapen Ministerioko Lur-garraioaren Zuzendari Nagusiaren eskutik.

Lineaz kanpoko garraioaren kategorian jaso du saria

 “2012. urteko enpresa” saria eman diote Cuadra Bus autobus konpainiari. Urtarrilaren 12an jaso zuen bereizgarria Jose Luis Cuadra konpainiaren presidenteak,  Manuel Villalante Sustapen Ministerioko Lur-garraioaren Zuzendari Nagusiaren eskutik.

 Sariketa hori 1992tik antolatzen dute Tecnipublicaciones taldeak eta Autobuses & Autocares aldizkariak. Hiru kategoria daude: Hiriko garraioarena, Garraio erregularrarena eta Lineaz kanpoko garraioarena. Azken honen barruan saritu dute Cuadra Bus.

 Konpainia duela 45 urte baino gehiago sortu zuten Jose Luis Cuadrak eta bere emazteak. Gaur egun EAE mailan egiten du lan, 125 langilerekin. Hortaz gain, Bergaran hiriko zerbitzu bat eskaintzen hasteko asmoa dute. Zerbitzu berri horretan erabiliko dituzten autobusak gas likidoa izango dute erregai. %50ko aurrezpena egitea suposatzen du erregai hori erabiltzeak, gasolinarekin konparatuta, Cuadra Busen arabera. EAEn garraio publikorako erregai hori erabiltzen duten lehenengo autobusak izango dira gainera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide