"Inoiz ez dut pentsatu sarietan"

Aitor Aspuru Saez 2012ko urt. 4a, 17:20

Pepín Laña (1934, Bilbo) gizon apala eta eskuzabalak, Santa Marina de Olarri elkarteak ematen duen Isidro Arteta Folklore saria irabazi du aurten. Ez da hau jendearen esker ona jasotzen duen lehen aldia, 1995. urtean Urteko Amurrioarra izendatu bait zuten herri bozketa baten bitartez.

Pepín Laña (1934, Bilbo) gizon apala eta eskuzabalak, Santa Marina de Olarri elkarteak ematen duen Isidro Arteta Folklore saria irabazi du aurten. Ez da hau jendearen esker ona jasotzen duen lehen aldia, 1995. urtean Urteko Amurrioarra izendatu bait zuten herri bozketa baten bitartez.

Isidro Arteta saria jaso eta gero, nola sentitzen zara?

Nire ustez ez dut merezi, egia esanda, baina Done Roke auzoko pertsona batzuk proposatu ninduten saria irabazteko. Deitu nindutenean irabazi nuela esateko, pentsatu nuen lehen gauza zera zen, ez nuela merezi. Baina bozketa baten bitartez erabaki zutenez gero, mespretxu bat iruditu zitzaidan saria ez jasotzea, batipat nigan bere konfidantza jarri dutenekiko. Beraz, saria onartu nuen.

Azkenean, ospakizuna oso atsegina izan zen, lagunez inguratuta egon nintzen eta. Dena den, egin ditudan gauzak ondo sentitzen naizelako egin ditut. Noizbait sari bat eman badidate, onartu dut lehen aipatu dudanagatik, baina inoiz ez dut pentsatu sarietan.

Zergatik uste duzu jaso duzula sari hau?

Eman dituzten arrazoiak ezberdinak izan dira. Alde batetik, Amurrioko Banda Musikan lan egin dudanagatik saritu naute, baita ere abesbatzan abesteagatik eta katekista izategatik. Aipatu zuten ere bosniar errefuxiatuak lagundu nituela. 1992. urtean abesbatzan proposatu zen errefuxiatu hauek laguntza behar zutela eta ni aurretik erretiratu nintzenez, lan horri ekin nion. Dena den, esan beharra dago nik baino lehen beste hamar pertsonek jaso dutela Isidro Arteta saria. Aurten niri tokatu zait, besterik gabe.

Gaur egun Amurrioko pare bat abesbatzekin egiten dut lan eta Urduñako Musika Bandaren ordezko zuzendaria naiz.

Norbait Isidro Arteta saria irabazteko bozkatu beharko bazenu, nor izango litzateke?

Bozketa hau Done Roke auzoan egiten da bakarrik, beraz ezin dut bozkatu, baina hurrengo urterako nere emazteak Amurrioko Olentzeroa proposatuko du. Eta nik berdin pentsatzen dut.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide