Hauspoak bere atea ireki du Amurrion

Aitor Aspuru Saez 2011ko abe. 12a, 09:44

Lokal berri bat hasi zuen bere ibilbidea Amurrion, Dionisio Aldama kaleko 5. zenbakian hain zuzen ere, abenduaren 11an. Hauspoa deituriko proiektu honek Aiaraldeko gizarteari topagune berri bat eskaini nahi dio, bertan burutuko diren hizaldi, mintegi eta proiekzioak nahi duenak goza ditzan.

Lokal berri bat hasi zuen bere ibilbidea Amurrion, Dionisio Aldama kaleko 5. zenbakian hain zuzen ere, abenduaren 11an. Hauspoa deituriko proiektu honek Aiaraldeko gizarteari topagune berri bat eskaini nahi dio, bertan burutuko diren hizaldi, mintegi eta proiekzioak nahi duenak goza ditzan.

Honetaz aparte, Hauspoan ekimen ezberdin hedatuko dira dituen bi solairuetan; liburutegi bat, testu eta musika alternatibo eta kritikoen banaketa, irakurtzeko, eztabaidatzeko eta tea hartzeko txoko bat edota kolektiboen arteko infogune bat, kartelak eta beste material mota trukatzeko eta zabaltzeko asmoarekin. Lokalaren inaugurazioa igandean ospatu zen. Aurkezpen bat egin eta gero, magia ikuskizun bat eta musika emanaldi eta exposaketa komunal bat egin ziren. Hogeitamar pertsona inguru agertu ziren irekiera egunean.

Arratsaldero zabalik
Ordutegiaren aldetik, Hauspoa astean zehar irekita egongo da 17:30etatik 21:00 arte eta larunbatetan goizez. Momentuz, bazkide eta partaideek ordaintzen dituzten kuotei esker kudeatuko ditu proiektuak bere behar ekonomikoak, baina herriko jendearen aldetik parte-hartze handiagoa espero dute kolektiboaren kideek.


Hauspoak ibilbide luze bat bete du bere helburuak gauzatu baino lehen. Duela urte pare bat Sasien Sehaska kolektiboak ahalegin ezberdinak egin zituen lokal bat irekitzeko helburuarekin. Garai horretan pertsona gutxi zeuden lanean eta ezer ezean gelditu ziren saiakera guztiak. La Kuadrako hustearen ondorioz jende gehiago hurbildu zen eta ekimenaren izena eta osaketa aldatu zen. Orduan Hauspoa bataiatu zuten ideia eta kalean hasi ziren ekintza kulturalak burutzen. Azkenean, bere ahaleginak beste zentzu batean bideratu zituzten, lokal honen irekiera lortu arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide