Hegazkin bat erori da gaur eguerdian Amurrion eta bidaiarietako bat hil egin da. Bigarren bidaiaria larriki zauritua dago.
Ezbeharra A-624 errepidearen alboan gertatu da 12:40etan. Antza denez bi bidaiariak Leioako (Bizkaia) aireportura deitu dute motorrean arazo bat zutela eta larrialdizko lurreratze bat egin behar zutela azalduz. Baina ezin izan dira aireporturaino iritsi eta Amurrioko kanpoaldean erori dira.
Bidaiarietako bat erortzean hil da eta bestea larriki zauritu da. Biak hegazkinaren barruan harrapatuta daude, baina zauritua osasun zerbitsuen laguntza jasotzen ari da.