Amurriok zezen plaza berria estreinatuko du aurtengo abuztuko jaietan. Plaza berri honek 1.500 ikuslerentzako tokia izango du eta izango dituen berrikuntzen artean erdiko korridorearen zabaleraren bikoizketa dago. Zabaleraren bikoizketa honekin eserlekuetarainoko sarbide erosoagoa izatea bilatuko da.
Aurtengo jaietan zer zezen-ikuskizun ikusteko aukera egongo den ere adierazi du udalak. Hala, aurten Victor Barrio de Segovia edota Lopez Simon de Madrid bezalako toreatzaileak etorriko dira. Guztira 6 zezen akabatuko dituzte toreatzaileek, seiak Jose Cruz de Salamanca ganadutegikoak. Zezenketa hori abuztuaren 15ean egingo da.
Hortaz gain, udalak adierazi du egun berean bigantxa ikuskizun bat egongo dela, eta 14ean recortadoreen erakustaldi bat antolatuko dela.