Gazte Asanblada: “Jende asko Amurrioko Gazte Asanbladara etortzeko prest dagoela uste dugu”

Txabi Alvarado Bañares 2011ko api. 5a, 09:03

Pasa den larunbatean Gazte Eguna ospatu zen Amurrion. “Garaia da airez aldatzeko” lemapean herriko Gazte Asanbladak hainbat ekintza antolatu zituen egun osoan zehar. Guk asanbladako kideekin hitz egin dugu jai horren balorazioari eta asanbladaren etorkizunari buruz hitz egiteko.   

Nola gauzatu ziren egun osoan zehar programatutako ekintzak?

Pasaden larunbatean Gazte Eguna ospatu zen Amurrion. “Garaia da airez aldatzeko” lemapean herriko Gazte Asanbladak hainbat ekintza antolatu zituen egun osoan zehar. Guk asanbladako kideekin hitz egin dugu jai horren balorazioari eta asanbladaren etorkizunari buruz hitz egiteko.   

Nola gauzatu ziren egun osoan zehar programatutako ekintzak?

Eguna espero genuen moduan joan zen. Ohi den bezala atzerapenak egon ziren baina ez ziren denbora askokoak izan eta prestatutako ia ekintzak guztiak burutu ziren. Eguneko plan aldaketa bakarra boulderra kentzearena izan zen baina beste guztia burutu ahal izan genuen arazorik gabe.

Gaueko kontzertuak jendetsuak izan ziren eta beti bezala azkenean dena garbitzea tokatu zen. Gogorra izan ohi da lan hori, baina bukaera-arte geratu zen jendearen laguntza izan genuen eta eskertzekoa izan zen.

Gazte Egunaren nolako balorazioa egiten duzue?

Oraindik ez gara denak bildu baina Gazte Asanbladako kideen artean balorazioa ona da. Antolatzerakoan arazoak izan genituen eta lehen esan bezala atzerapenak ere izan ziren. Baina azken batean ez gara perfektuak eta oro har balorazioa positibotzat jo dezakegu.

Jende aldetik, nahiko pozik egoteko motiboak baditugu. Goizean jendeari asko gustatu zitzaizkion aizkolariak eta giro aparta izan genuen. Eguerdian bazkarian nahiko jende izan genuen eta Deiedraren kontzertua paregabea izan zen. Arratsaldean Okakukutz jolasa ez zen oso jendetsua izan baina jendeak barre batzuk egiteko parada izan zuen eta gauean hasieran jende gutxi egongo zela zirudien baina azkenean jende asko hurbildu zen plazara eta giroa oso ona izan zen jaialdia amaitu arte. Beraz ez gaude kexatzeko moduan.

Udalak inolako trabarik jarri al dizue gazte eguna antolatzeko orduan?

Udalarekin beti izan ditugu arazoak, gehienetan eskatutakoa ez baitigu uzten. Honakoan ere trabak jarri dizkigute, aurreko urteetan baino gutxiago baina azkenean trabak. Batetik kontzertuak amaitzeko ordua. Beti haiek nahi duten ordua ezartzen digute. Bestetik, karpa. Aurten lortu dugu udaletxeak karpa plazan jartzea baina aurretik guk muntatzea nahi zuten eta asegurua ordaintzea. Azkenik materiala gordetzeko lekuaren kontua. Bazkaldu ondoren giltzak kendu zizkiguten eta jasota geratu ez zena guk gorde behar izan genuen beste toki batean.

Gazte eguna ospatu berri duzuela, zeintzuk dira epe labur, ertain eta luzerako planteatuta dituzuen ekintzak?

Oraingoz ez dugu hortaz asko hitz egin. Lehenbizi Korrika dela eta Amurrion zerbait egitea pentsatu dugu baina ez gara ados jarri. Gero San Joanetan eta Amurrioko jaietan pentsatzen hasi beharko gara.

Jende berria erakartzeko momentu ona dela ere pentsa genezake. Jende asko Amurrioko Gazte Asanbladara etortzeko prest dagoela uste dugu baina lotsagatik edo beste arrazoiengatik ez dira etortzen. Horregatik uste dugu momentu ona dela; gure ekintzetara jende asko etortzen baita eta horrek asko motibatzen gaitu gure helburuen alde borrokan jarraitzeko, lehenengo helburua gaztetxe bat lortzea izanik.

Amaitzeko, beste edozer gaineratu nahi baduzue...

Amurrioko gazte guztiak gonbidatuta daudela asanbladetan parte hartzera astearte (17:00) eta ostegunetan (16:30) eta eskerrak eman nahi dizkizuegula etorritako pertsona guztiei eta, azkenik, GORA AMURRIOKO GAZTE ASANBLADA!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide