Amurrioko Gazte Asanbladako kideak bihar herrian ospatuko duten Gazte Egunari azken ukituak ematen dabiltza. Aurten, gainera, Gazte Egunaz gain asanbladaren jaiotzaren 4. urteurrena ospatuko da. Hala, “garaia da airez aldatzeko” lemapean, hainbat ekintza burutuko dituzte asanbladako kideek biharko egun osoan zehar.
Egunari goizeko hamaika eta erdietan emango zaio hasiera txupinazoarekin. Ondoren, boulderra, umeentzako jolasak eta aizkolariak egongo dira, pintxo eta edoariak zerbitzatuko dituen txoznarekin eta Uhinak Irratiaren emisioarekin batera.
Ondoren, eguerdiko ordubat eta erdietan batukada kalejira abiatuko da, ordu bat geroago hasiko den bazkari herrikoiarentzat gosea egiteko. Bazkalostean Deiedra taldearen folk doinuek Amurrioko bazterrak alaituko dituzte.
Okakukutz izeneko jolas batean parte hartzeko aukera izango dute gero gazteek, arratsaldeko bostak aldera. Bi ordu geroago, aldiz, kaleko kontzertuei paso emango diote Apurtu Arte eta Amets Gaizto taldeen eskutik.
Ondoren mani-kalejira burutuko da, herriko gazteen aldarrikapenak kalera ateratzeko. Amaizteko, gaueko bederatzi eta erdiak aldera, Zein da zein?, Demokrazia Zero, Irrintzi eta Dj Free Bere Akatz taldeen kontzertuez gozatzeko aukera egongo da.