Kortasa okupatu zuten lau lagun epaitu dituzte

Txabi Alvarado Bañares 2011ko ots. 10a, 10:07

Lau lagun epaitu dituzte  Gasteizen, Amurrioko Cortasarte S.L.L enpresaren eraikin abandonatu bat okupatzeagatik. Epaituak pozik atera dira epaitegitik, guztira eskatzen zizkieten 2000 eurotatik 450 ordaintzera baino ez baitituzte kondenatu.

Lau lagun epaitu dituzte  Gasteizen, Amurrioko Cortasarte S.L.L enpresaren eraikin abandonatu bat okupatzeagatik. Epaituak pozik atera dira epaitegitik, guztira eskatzen zizkieten 2000 eurotatik 450 ordaintzera baino ez baitituzte kondenatu.

                Lagunetako baten arabera, 2006. urtean hasi ziren Cortasarteren eraikin abandonatuko guardien etxeetan sartu-irtenak egiten eta handik denbora batera okupatu zuten. Guztira urte eta erdi inguru egon ziren bertan, identifikatu eta  irtenarazi zituzten arte.

                Pasa den urtearen hasieran, lau lagunek enpresaren gutun bat jaso zuten. Bertan  bakoitzari 3000 euroko fidantza bat ordaintzea eskatzen zioten, 24 orduko epean, epaiketa heldu bitartean. Abokatuarekin kontsultatu ondoren, fidantza hori ez ordaintzea erabaki zuten.  

                Egoera horretan iritsi zen astearteko  epaiketa, zeinetan fiskalak 2000 euroko isuna ordaintzea eskatzen zion bakoitzari. Bi ziren egozten zitzaizkien delituak. Alde batetik, eraikina okupatzea eta, beste aldetik, ur eta elektrizitate indarrak kontsumo propiorako desbideratzea.

                Baina epaiketa egunean jakin zuten azkenengo delitu hori preskribituta geratzen zela, eta hala Kortasa okupatzegatik baino ezin zituzten kondenatu. Horrela, 450 euroko isuna ezarri zioten bakoitzari, abokatuaren eta fiskalaren arteko tratu baten ostean.

                Epaiketaren ostean, lau lagunek denbora guzti honetan zehar jasotako elkartasun keinuak eskertu dituzte. Esan dutenez,  kolektibo zein norbanakoengandik jasotako elkartasunarekin “benetan harrituta” geratu dira.  Izan ere, Bilbo eta Bartzelona bezalako lekuetan hainbat kontzertu eta ekintza antolatu dira isunei aurre egin ahal izateko.  Horretaz gain,  Hala Bedi eta Irola bezalako irrati libreek  gertatutakoaren berri eman dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide