DIY Txabakania Productions laburmetrai lehiaketaren bigarren edizioa jarri dute martxan Amurrion.
Lehiaketara nahi duen oro aurkeztu daiteke. Horretarako, parte-hartzaileek euren laburmetraia La Kuadran (Amurrion), Orbeko Etxean (Laudion ) edota Izar Beltz Ateneoan (Bilbon) entregatu beharko dute urriaren 31a baino lehen.
Laburmetraiarekin batera, egilearekin kontaktazeko helbideren bat eman beharko da, eta laburmetraia ondorengo kategorietako batean sartu beharko da: salaketa sozialekoa, fikziozkoa, humorezkoa, beldurrezkoa, animaziozkoa edota musikala.
Irabazleak bozketa herrikoiaren bidez aukeratuko dira azaroan egingo diren hiru proiekzioren bidez. Kategoria bakoitzeko sari bana egongo da, laburmetrai onenari emango zaion sariarekin batera. Ondoren gala bat antolatuko da, eta sari banaketaz gain, festaz eta kontzertu ugariz gozatzeko aukera egongo den.
Informazio gehiago eskuratzeko, hona hemen antolatzaileen e-maila: txabakaniaproductions@gmail.com