Amurrion jokatu zen Euskadiko Kros Laburraren Txapelketa eta lasterkari ugarik parte hartu zuten, 300 inguru, hain zuzen ere.
Gizonezkoen lasterketan, pasa den urteko garaileak eraman zuen txapela berriz; Txindoki atletismo taldeko Eneko Agirrezabal-ek garaipena lortu zuen Unai Arroyo (Tolosa F.C.) eta Sergio Garcia-ren (Aloña Mendi K.E.) aurretik.
Emakumeen arteko lehian, Vanesa Pacha (Hiru Herri) iruñako korrikalaria izan zen garailea, baina Ainhoa Sanz-ek (Goierri Garaia) izan zen Euskadiko Txapelketa irabazi zuena, Elena Silvestrek (Atletico San Sebastian) bigarren postuan eta Aratz Rodriguez-ek (Atletico San Sebastian) hirugarrenean.
Beteranoen lasterketan, hauek izan ziren irabazleak:
- Beterano Gizonezkoak: Aritz Ruiz de la Torre (Independiente).
- Beterano Gizonezkoak M55: Jose Luis Garcia de la Fuente (Aloña Mendi K.E.).
- Beterano Emakumezkoak: Silvia Vega Flores (C.A. La Blanca).
Argazkiak: Zuriñe Alava