"Montes Solidarios" ekimenak, Apdema elkarteak eta Amurrio Trail Taldeak euren indarrak batu dituzte eta elkarlanean Borja Campos Muñoz igo dute Babiora. Borjak bizkarrezur bifidoa dauka eta gaur lehenengo aldiz igo da mendira. Juan Urrutia plazatik abiatu da hainbat herritarrekin eta tontorrean Olentzerok ere parte hartu du txangoan.