Udalak 10.803,33 euroko diru-laguntza emango dio Vicente Ferrer Fundazioari Anantapur distrituko (India) Shaiksanipalli eta Bethapalli landa-komunitateetan 74 emakumek eta euren familiek oinarrizko saneamenduko etxebizitza duina izateko proiektuan. Genero irizpideak erabiliko dituzte proiektuan.
Elkarlana
Amurrioko Udalak babestu izan du Vicente Ferrer Fundazioa hainbat aldiz: 2008an, adibidez, Kanekal behien hazkuntzarekin Anantapurreko dalit emakumeen ekoizpen-ahalmenak indartzeko proiektua babestu zuen.
2009an, Yerraguntan 19 etxebizitzako kolonia eraikitzeko proiektua.
2010ean, Anantapurreko 74 emakumeren ekoizpen-ahalmenak indartzeko proiektua. Urte horretan, gainera, Udalak Indiara bidaiatu zuen beste erakunde publiko batzuekin batera, proiektuak bertatik bertara ezagutzeko.
2011n ere, diru-laguntza eman zuen 19 emakume ahaldunduz eta etxebizitza duinak eraikiz 19 familia horien egoera hobetzeko proiektua gauzatzeko. 2012an, Venkatareddipallin 28 etxebizitza eraiki eta muturreko pobrezia desagerrarazteko proiektua babestu zuen.
2013an, berriz, Makkinavaritalli landa-komunitatean 14 etxebizitza eraikitzeko proiekturako laguntza eman zen.