Larunbatean, lehen aldiz izango du Babiora igotzeko aukera Borjak, Gazte Alaiak taldeko kideak. Apdemak adierazi duenez arantza bifidoa izeneko gaixotasuna du, horregatik ezin izan da bertaratu.
Amurrio Trail taldeak antolatu du gabon gaueko mendi txangoa, Babion izango baitute zain Olentzero. Montes Solidariosekoak ere batu dira jarduerara. Hain zuzen, lau hezitzaile aditu bertaratuko dira, eta aulki berezi batekin egingo dute Amurrioko plazatik tontorrerarte dagoen, 5.5 kilometroko bidea. Asmoa gailurrean "familia argazkia" ateratzea da.
Abel Fernandez izango da, Spiderman gisa ezagunagoa dena, bidean lagunduko duenetako bat: "Ez dut sekula esperientzia hau ahaztuko. Merezia dute".