Ertzaintzaren trafiko sailak jakinarazi duenez, txirrindulari batek istripua izan du Amurrioko A-625 sahiesbidean. Istripuaren ondorioz txirrindularia zaurituta dago eta artatzeko anbulantzia eta helikopteroa ere bertaratu dira, eta momentuz errepidea zeharo moztuta dago.
Trafikoa antzinako bidetik desbideratzen ari direla jakinarazi du Ertzaintzak.