"Karbono zuntzak berreskuratzea da gure ikerketaren helburua"

Erredakzioa 2016ko abe. 22a, 08:27

ALEX LOPEZ URIONABARRENETXEA (Amurrio, 1983) Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakaslea da, Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza sailean. Horrez gain, ikertzaile lanak egin ditu eta horien bitartez karbono zuntzak berreskuratzeko patenetea garatu du.

 

EHUrekin ikerketa gauzatu duzue, zeri buruz?

Ikerketa karbono zuntzak dituen hondakinen birziklapenari buruzkoa da. Helburua da hondakin horietatik karbono zuntza berreskuratzea, beste material berrietan erabili ahal izateko.

Berreskuratze-prozesu horretan gas batzuk sortzen dira eta gaur egun erre egiten dira beste irtenbiderik ez dagoelako.


Zein da sortu duzuen patentearen helburua?

Patentearen helburua da sortutako gas horiek tratatzea interes handiko konposatu kimikoak lortu ahal izateko.

Horrela, alde batetik, karbono zuntzak berreskuratzen dira eta, bestetik, gasetatik eratorritako konposatuak lor daitezke.

Prozesua ixten da, nolabait. Patentea, izatez, gas horiek tratatzeko metodoa da. 

Karbonozko zuntzak non erabiltzen dira?

Batez ere industria aeronautikoan, hegazkinak fabrikatzeko. Gaur egungo hegazkin-modeloen %50a baino gehiago (masan) karbono zunzdun materialak dira.

Bigarren sektorea haize-erroten fabrikazioa da; erroten palek ere karbono zunzdun materialak dauzkate.

Gero, kirol-ekipamendua egiteko (bizikletak, erraketak...) eta ibilgailuen industrian ere erabiltzen da. 

Zenbat lagun aritu zarete ikerketan eta zenbat denboraz?

Ikerketa-taldean 6 lagun gara. Ikerketan, konkretuki, 6 lagun horietatik 3 aritu gara, eta ingeniaritzako graduen azken kurtsoko zenbait ikaslek ere parte hartu dute.

Proiektua 2013an hasi zen eta horretan jarraitzen dugu. 

Norbaitek interesa adierazi du zuen patentea eskuratzeko?

Bai, interesdunak badaude, industria aeronautikoarekin erlazionatuak batez ere. Baina momentuz hizketan gaude, helburuak eta norberaren interesak finkatzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide