Miren Saratxaga da aldundiko Gizarte Zerbitzuen zuzendari berria eta Estibaliz Larrauri EAJko legebiltzarkidea

Erredakzioa 2016ko abe. 20a, 12:30

Diputatuen Kontseiluak Miren Saratxaga De Isla izendatu du gaur Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen zuzendari. Kargu hori hutsik zegoen Marian Olabarrieta, aurreko zuzendaria, Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatu izendatu zutenetik.

 

Diputatuen Kontseiluak Miren Saratxaga De Isla izendatu du gaur Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen zuzendari. Kargu hori hutsik zegoen Marian Olabarrieta, aurreko zuzendaria, Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatu izendatu zutenetik.

 

Estibaliz Larraurik, ordea, Eusko Legebiltzarrean Estefania Beltran de Heredia Sailburuaren lekua hartu zuen pasa den astean. Amurrion jaioa da eta Ekonomia-zuzenbidean lizentziaduna da. Egun, zuzenbide-teknikoa da Trapagarango Udalean

 

Miren Saratxagak 33 urte ditu eta Amurrioko EAJko zinegotzia da, eta abendura arte Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Saileko Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendari izan da. Kargu hori 2013az geroztik betetzen zuen. Zuzenbideko lizentziaduna da, Zuzenbide Publikoko arloan, Deustuko 

Unibertsitatean (2006). Era berean, Lurralde Politika eta Hirigintzako masterra ere egina du, 2008an, Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean. 2009tik 2012ra “Equipos de Asesoría e Investigación SA” enpresan jardun zuen abokatu lanetan.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide