Iñigo Errejonek eta Pili Zabalak agerraldia egin dute Amurrion

Erredakzioa 2016ko ira. 22a, 14:16

Hainbat hedabideren aurrean prentsaurrekoa eskaini dute Iñigo Errejon eta Pili Zabala Elkarrekin Podemoseko ordezkariek. Gainera, alderdikide ugari elkartu dira Amurrion: Nagua Alba, Eduardo Maura, Lander Martinez... besteak beste.

Pili Zabala Lehendakarigaiak nabarmendu du ondo bukatzen ari direla kanpaina eta bazterkeriaren aurrean ez duela inoiz begiratuko beste alde batera.

Iñigo Errejonek, ordea, azaldu du Elkarrekin Podemosek ez duela erakundeetatik inor bota nahi -Iñigo Urkulluk egindako adierazpenen harira-, baizik eta jende mordori ireki nahi dizkiela. Behin eta berriro errepikatu du kanpoan lanean ari den jendea herrira ekarri nahi dutela.

Igandeko hitzordua dela eta, Podemoseko agintariak goraipatu du Arabaren garrantzia. Bere ustez, herrialdea giltza izan daiteke aldaketa bultzatzeko.

Al Rojo Vivo telebista saioari erantzun dio zuzenean Errejonek eta atzo Pablo Iglesiasekin twitter bidez izandako eztabaida normaltzat jo du politikariak; “alderdi berekoak gara baina gure pentsamendua ez da uniformea”.

Agerpenaren ondoren Guk eskulturara hurbildu dira koalizioko kideak.

 

Argazkiak: Aitor Aspuru

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide