Francisco Maranbio Espainiar Estatuan Txilek duen enbaxadorea egon zen pasa den astean Baranbion. Amurrioko alkatearekin, Baranbioko batzar administratiboaren lehendakariarekin eta Baranbioko herritarrekin eman zuen txiletarrak eguna.
Bisitaren arrazoia da Maranbio abizena Baranbio herrian duela bere sorburua. Antza, Francisco Maranbioren arbaso bat Baranbiokoa zen eta 1600. urtean Ameriketara emigratu zuen.