San Anton plazan izango da jardunaldia eta ohiko egitaraua prestatu dute:
09:00etan suziriak jaurtiko dituzte
10:00etan azoka hasiko da eta 100 ekoizle inguruk parte hartuko dute
11:30ean meza San Antonen omenez
12:30ean enkantea
Urtero bezala, antolatzaileek proposatu nahi diete parte-hartzaileei baserritarrez jantzi daitezen. Gainera, 15 arkume eta txerrikume erreko dituzte eta bazkaltzeko aurretik egin beharko dute interesdunek eskaera 664081883 urtarrilaren 18an baino lehen. Arkumeek 90 euro balioko dute eta txerriek 75.