Valentzian izango da asteburuan Espainiako Ziklokros Txapelketa eta bertan egongo dira Amurrioko5 gazte Euskadi ordezkatzeko. Hautatuak Luisa Ibarrola (junior), Julen Latorre (sub 23), Josu Albizua (sub 23), Iñaki Guaresti (kadete), eta Javier Ibañez (kadete).
Iaz Luisa Ibarrola izan zen txapelduna kadete mailan eta aurten saiatuko da nagusitasunari eusten. Hala ere, txirrindulari guztiek emaitza bikainak lortu behar izan dituzte erronkan parte hartzeko.