Web-gune propioa plazaratu berri du Burubiok (www.burubioke.com) eta bertan zerrendatu ditu zeintzuk izango diren kultur elkartearen oholtzara urtarriletik apirilera bitartean igoko diren musika taldeak.
Eskaintza oparoa aurkeztu dute, Euskal Herriko sona handiko taldeen eta eskualdeko musikarien emanaldiak uztartuaz.
EGITARAU OSOA
Urtarrilak 28 - RDT + Etnia
Otsailak 3 - Anari + Olatz Salvador + Xabi Basterra
Otsailak 10 - Zea Mays
Otsailak 24 - Frenetik + Nekez
Martxoak 10 - Highlights + Fetitxe + Mocker's
Martxoak 25 - Kokein + Niña Coyote eta Chico Tornado
Apirilak 1 - The Soulbreaker Company + Arenna
Apirilak 7 - Ikaära + Nakkiga + Sinigami + Helde
Apirilak 22 - Mushkum