Italiara joango dira maiatzean Amurrioko Habemus Papa(m) taldeko kideak. Maiatzaren 5ean Bergamon joko dute eta hurrengo egunean, aldiz, Creman.
Kontzertu gehiago ere eskainiko dituzte. Datorren urtarrilaren 28an Deustun egongo dira Akerjembe taldearekin batera. Otsailaren 18an Murtzian joko dute eta Ekainaren 3an, aldiz, Bilbon, Ipar Haizea kultur elkartean.
Abesti berriak
Amurrioko taldeak orain arte argitaratu dituen bi diskoetako abestiak entzun ahalko dira kontzertu horietan. Hala ere, Habemus Papa(m)-eko kideek jakinarazi dute abesti berriak konposatzen eta grabatzen ari direla.
Habemus Papa(m) taldeari duela urtebete eginiko bideo-elkarrizketa: