Urte berriarekin batera argitaratu du "Ratoneras de cristal" eleberria Pedro Ibarrolak. Liburuak jarraitzen du egilearen aurreko lanaren (Vientos del norte) ildoa. Izan ere, pertsonaia baten istorioa berrartu du polizia-ikerketa baten erdian jartzeko.
Amurrion ere kokatuta dago kontakizuna eta eskualdeko pertsonaia gehiago agertzen dira.
Urduñan Mahor liburudendan eskuratu daiteke, Amurrion plazako kioskoan, Landako eta San Jose estankoetan, eta San eta Eguzki liburudendetan. Gainera, Laudion Eroskin eta Arin liburudendan dago salgai.