Otsailaren 10ean izango da Burubio Kulturgunean Zea Mays taldeko emanaldia eta antolatzaileek sarrerak aurretik jarriko dituzte salgai, leku kopurua mugatuko dute eta.
Eskuratzeko urtarrilaren 24an, 26an eta 31n eta otsailaren 2an, 7an eta 9an Burubio bertara jo beharko dute interesdunek arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte.
Sarreren prezioa 6 eurokoa izango da aurretik erosiz gero.