Gaur herriguneko Frontoi kalea urbanizatzeko obrak hasiko dira. Lanen aurrekontua 847.977,92 eurokoa da eta epea 12 hilabetekoa.
Irauten duten bitartean ibilgailuak ezingo dira bertan aparkatu eta ezingo dute zirkulatu Pilotaleku kalea eta Elexondo kalea lotzen dituen bidegurutzearen eta Frontoi kaleko 6. zenbakiaren arteko tartean.
Obren eraginpeko eremuan, oinezkoak kaleko zenbaki pareetako espaloitik ibili ahalko dira.
Aparkalekuak mugatuko dira eta horregatik udalak behin-behineko 1.168 metro koadroko doako aparkalekua jarri du Lucas Rey eta José de Madinabeitia kaleen elkargunean, inguruko herritarrek ibilgailuak utz ditzaten.