Aresketa Ikastolak hezkuntzari buruzko jardunaldi irekiak antolatu ditu. Aurtengoa hamazazpigarren edizioa izango da eta ikasketa prozesua izango du ardatz, "ikasteko gogoa", hain zuzen.
Gaur hasiko da solasaldi zikloa. Hitzordu guztiak 19:00etan izango dira, Amurrioko Katekesi aretoan. Lehen hizlaria Jose Luis Gonzalo Marrodan psikoterapeuta izango da, atxikimenduaren teorian eta oinaez emozionalaren tratamenduan aditua. Funtsean ,"Erresilentzia: galdu den ikasteko gogoa b erreskuratzeko binkulo eta sena" gaiari helduko dio.
Asteartean Nestor Muño clowna bertaratuko da, "nola bizi eta iranarazi gure ikasteko desira?" galderari erantzutera. Asteazkenean, aldiz, Carlos Gonzalez dokumental gidari eta fisikan lizentziatuak "Betebeharraren zentzutik zorionaren zentzura" jauzia emateko pautak azalduko ditu. "Jakin-minaren abentura" landluko du Dani Arizala EITBko esatariak ostegunean. Jardunaldien itxiera Violeta Gallego adituak egingo du, "Premiaren asetzea: desiaren heziketan ezinbesteko elementua" hitzaldiarekin.
Urtarrilak 16, astelehena
“Erresilientzia: Galdu den ikasteko gogoa berreskuratzeko lotura eta sena”
Jose Luis Gonzalo Marrodanek eskainiko du hitzaldi hau. Haurrak bere burua besteengatik “sentitua” nabaritzeak ikasterako orduan duen garrantzia jorratuko du psikoterapeuta donostiarrak.
Urtarrilak 17, asteartea
"Nola bizi eta iraunarazi gure ikasteko desira?"
Nestor Muzo clown, aktore eta terapeuta argentinarrak eskainiko du hitzaldia. “Ikasten jarraitzeko nahiarekin konektatzen gaituen bulkadaz” mintzatuko da, “artearen, senaren, pentsamenduaren, zirrararen bidez”.
Urtarrilak 18, asteazkena
"Betebeharren zentzutik zorionaren zentzura"
Carlos Gonzalezek eskainiko du hitzaldia. Hezkuntzari buruzko liburu eta dokumental bana plazaratu ditu fisikari kataluniarrak. “Heztearen artea” izango du hizpide.
Urtarrilak 19, osteguna
“Jakin minaren abentura”
Dani Arizala EITBko esatariak eskainiko du hitzaldia. Lehen Hezkuntzako irakaslea eree bada andoaindarra, eta “jakin minaren abentura” izango du hizpide, “beti eroso eta segurua ez den abentura”.
Urtarrilak 20, ostirala
"Premiaren asetzea: Desioaren eraketan ezinbesteko elementua"
Desioen, motibazioen zein frustrazioen nondik norakoak jorratuko ditu hitzaldi honetan Violeta Gallego psikologo bilbotarrak.