Izaskun Bengoa amurrioarrak Piti Pinsachekin batera emango du hipopresiboen inguruko "masterclass"-a ostiralean, urtarrilaren 20an, Amurrioko Bañueta Kiroldegian 18:00etan 10 euroren truke. Ariketa Fisikoan eta Kirolean dira diplomatu dira biak, besteak beste.
Izan ere, Izaskun Bengoak ibilbide luzea egin du puntako errepide-txirrindularitzan. Diziplina ugariko Espainiako txapelduna 6 aldiz izan ez ezik, Atlantako Joko Olinpikoetan, Tourrean eta Giroan lehiatu da.
Teoria eta praktika uztartuko dute saioan eta asmoa da azaltzea hipopresiboak eta diafragma lantzeko garrantzia kirola egiteko orduan. Adituek nabarmendu dute horrek lesioak saihesteko balio duela eta arnasketa, giharren eraginkortasuna eta sexu funtzioa hobetzen dituela.