Amurrioko Udalak jakinarazi du datozen asteetan egingo dituela auzo batzarrak, “beharrak lehen eskutik bildu eta eginiko jardueren berri emateko”.
Udaletik gogorarazi dute batzarrak “erabat irekiak” direla, eta auzokide guztiak animatu dituzte “parte hartzera eta proposamenak egitera”.
San Roke auzoko batzarraren eguna zehaztu gabe dago oraindik.
Honako hauek dira bileren datak:
Urtarrilak 23 // Goikolarra
18:30etan kolunpio plazaren ondoan auzo elkarteak duen lokalean
Urtarrilak 24 // San Jose
18:30etan auzo elkartearen lokalean (Zabaleko 10)
Urtarrilak 25 // Alkinar
18:30etan Gazte Alaiak lokalean (APDEMAren egoitza, Landaburu 1)
Urtarrilak 30 // Larrabe
18:30etan Udaletxeko Osoko Bilkura aretoan
Urtarrilak 31 // Landako
18:30etan Udaletxeko Osoko Bilkura aretoan
Otsailak 2 // Bañuetaibar
18:30etan Udaletxeko Osoko Bilkura aretoan