Amurrioko Udal Tokiko Gobernu Batzordeak onetsi du abiatzea Bañueta udal-kiroldegia kudeatzeko zerbitzua kontratatzeko administrazio-prozedura.
Kontratua hamar urtekoa izango da, eta bost urtez luzatzeko parada emango dute behin. Guztira, kontratuak 14.600.237,91 euroko balioa (BEZa aparte) izango duela kalkulatu du erakundeak.
Klausuletan jaso dute Bañueta kiroldegiko instalazioetan inbertsio batzuk egitearen beharra, bai hobekuntzakoak, bai kudeaketakoak. Aldi berean, exijituko dute betetzea langileek onartu berri duten hitzarmena.
Gaur egun, Bañueta kiroldegiak 2.422 bazkide ditu, eta egunero batezbesteko 500 erabiltzaile inguru.