379 proposamen jaso ditu udalak AmurriokoEKIN ekimenaren bitartez

Erredakzioa 2017ko urt. 22a, 12:45
AmurriokoEKIN ekimenaren aurkezpena/ Aiaraldea

Jasotako proposamenen artean zeintzuk gauzatu daitezkeen aztertuko dute AmurriokoEKIN-eko bigarren fasean.

AmurriokoEKIN, parte hartzeko aurrekontuen udal-proiektuak ideiak jasotzeko epea itxi du dagoeneko eta proposamenak aurkeztu dituzten pertsona guztiek baldintzak (16 urtetik gorakoa izan eta udalerrian erroldatuta egon) bete dituztela aztertu ostean, bigarren faseari ekingo diote.

Bigarren fase horretan, ekimenak teknika eta ekonomia aldetik bideragarriak diren erabakiko dute.

Errepikatzen diren proposamenak bakarrean bilduko dituzte eta otsailean argitaratuko dute ekarpen guztien zerrenda.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide