AmurriokoEKIN, parte hartzeko aurrekontuen udal-proiektuak ideiak jasotzeko epea itxi du dagoeneko eta proposamenak aurkeztu dituzten pertsona guztiek baldintzak (16 urtetik gorakoa izan eta udalerrian erroldatuta egon) bete dituztela aztertu ostean, bigarren faseari ekingo diote.
Bigarren fase horretan, ekimenak teknika eta ekonomia aldetik bideragarriak diren erabakiko dute.
Errepikatzen diren proposamenak bakarrean bilduko dituzte eta otsailean argitaratuko dute ekarpen guztien zerrenda.

