Arku tiroaren Euskadiko bihotza izango da larunbatean (urtarrilak 28) Amurrio. Bi txapelketa garrantzitsu jokatuko dira Bañueta kiroldegian goizeko bederatzietatik aurrera: Euskadiko Absolutuko Lehiaketa Indibidualaren XXVII. edizioa eta Taldekako Aretoko Euskadiko IX. Lehiaketa.
Bi modalitate egongo dira: arku kurbatuena eta arku konposatuena. Arku tiroaren presentzia ez da larunbat honetara mugatuko. Urtean zehar ugariak dira Amurrioko Arku Kirol Taldeak antolatzen dituen tailer, ikastaro eta lehiaketak, nagusi zein haurrei zuzendutakoak.