Urtarrileko udalbatza saioa Amurrion

Erredakzioa 2017ko urt. 26a, 06:00

Urtarrileko udal osoko bilkura izan atzo Amurrion. 13 puntu landu zituzten. Alkatetzak hartutako ebazpenen berri eman zuen, lehenik eta behin. Gero, Amurrioko biztanle kopurua zein den azaldu zuten eta ordezkaritza aldaketak ere aipatuko zituzten.

Gizarte Politikei dagokienez, erabaki zuten Arabako Foru Aldundiaren gizarte zerbitzuak dauden moduan ematea behin-behinean.

Ekonomia eta funtzio publikoaren esparruan 2016ko azken lauhilekoan egindako ordainketen txostena aurkeztu zuten. PPk proposatuko behar zuen OHZ aldatzea.

EH Bilduk adineko pertsonen inguruko mozioa aurkeztu zuen, baita beste testu bat indar polizial espainiarrek Euskal Herria utz dezaten.

EAJk mozioa prestatu zuen bizileku bazterkeriari buruz eta EH Bilduk bestelako proposamena egingo zuen.

Orain Amurriok pobrezia energetikoaren inguruko ekimena eraman zuen eta EAJk zuzenketa.

EAJ, EH Bildu, Orain Amurrio, PSE-EE eta Amurrio Guk Bai taldeek Garoñako zentral nuklearraren irekieraren kontrako ekimen bateratua adostu zuten.

Talde politiko guztiek babestu zuten EH Bilduk egindako testua Nerbioigoienako saneamenduari buruzko premiazko esku hartzea sustatzeko.

Azken mozioan talde guztiek babesa eman zioten EH Bilduren ekimenari udal lokalen egoera aztertzeko.

Bukatzeko, erregu eta galderen txanda heldu zen.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide