Amurrion saldu da atzo zozketatutako Espainiako Loteriaren bigarren saria. 3.471 zenbakiari egokitu zaio sari hori, 12.000 euro boleto bakoitzeko. Zenbait hedabidek zabaldu dutenez, oso zenbaki banatua izan da, ez baita Amurrion soilik saldu. Orian (Almeria), Almuñecarren (Granada), Santa María de Guían (Las Palmas) eta Carballiñon (Orense) ere saldu dira zenbaki hori duten boletoak.