“AlFREEdo” elkartasun egunaren egitaraua aurkeztu dute

Erredakzioa 2017ko urt. 29a, 23:24
Egunaren kartela.

Otsailaren 11an izango da elkartasun eguna, Alfredo Remirez Marañonen aurkako epaiketa baino 16 egun lehenago

Aurkeztu dute datorren otsailaren 11an Amurrion egingo den “AlFREEdo” elkartasun egunaren egitaraua. Goizetik gauera arte luzatuko da programa. Eguerdiko hamabietan argazki masiboa egingo da Alfredori babesa emateko, Herriko Plazan. Trikipoteoa egongo da gero, herriko tabernetatik.

14:30etan elkartasun bazkaria egingo da, Matiasen. Tiketak salgai daude jada. Langabetuek 12 euro ordaindu beharko dituzte eta lana dutenek, aldiz, 15. Honako hau sartzen da prezio horren barruan: Babarrunak urdekiekin, piperrak, postrea, kafea, ogia, ura eta ardoa.

Manifestazioa egongo da arratsaldean, 18:30etan, adierazpen askatasuna aldarrikatzeko. Gaztetxean amaituko da eguna, hainbat musika talderen eskutik. Izatefaltsua, Kimosz, Lahaine121 eta Suaia igoko dira oholtzara, besteak beste. Dantzetan jarrai musika-jartzailea egongo da gero.

Auzolanean antolatutako egitasmoa
Egunaren antolatzaileek adierazi dute jendearen laguntza behar dutela Alfredo Remirez Marañonen aldeko eguna zein elkartasun kanpaina aurrera ateratzeko. Hori dela eta, egitasmoan modu aktiboan parte hartzeko gonbita luzatu dute www.alfreedo.info web-gunearen bidez.

Epaiketa otsailaren 27an
Otsailaren 27an epaituko dute Entzutegi Nazionalean Alfredo Remirez Marañon. 2 urteko kartzela zigorra, 5 urteko zaintzapeko askatasuna eta 16 urteko inabilitazioa eskatzen diote amurrioarrari, bere twitter kontuan idatzitako txio batzuengatik.

Alfredo Remirez Marañoni eginiko elkarrizketa:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide