Gutun eta erroldatze ziurtagiri bana bidali dizkie udalak eskolatze-adinean dauden Amurrioko umeen familiei. 225 gutun bidali dira guztira.
“D bitamina kanpaina”
Amurrioko ikastetxeetako hizkuntza-ereduei buruzko informazioa bidali da gutun horien bidez, D ereduaren aldeko “D bitamina” kanpainaren triptiko batekin batera. Eskola eremuan euskara sustatu nahi izan dute modu horretan, Josune Irabien alkateak azaldu duenez.
Otsailaren 10ean amaituko da aurrematrikulazio kanpaina.