Udalak diru-laguntza eskatu du obrak egiteko Lucas Rey eta Zabaleko ikastetxeetan

Erredakzioa 2017ko ots. 1a, 10:03
Zabaleko ikastetxea, artxiboko irudi batean. Argazkia: aiaraldea.eus

Amurrioko Udalak baliatu du Udalaguntza programa dirua eskatzeko Hezkuntza Sailari, lanak egiteko herriko bi ikastetxetan.

Inbertsioaren % 60 lortzeko aukera izango du erakundeak eta zenbait obra egiteko asmoa dauka. Alde batetik, Lucas Rey Ikastetxean instalazio elektrikoa berritzearen lehenengo faseari ekin nahi diote.

Gainera, jolastokiko hesia aldatzeko prest dago, seguruagoa izan dadin. Bukatzeko, beheko solairuko gela margotuko dute, hezetasunak eragindako orbanak estaltzeko.

Egitasmo horiek 47.673,31 euroko balioa daukate.

Bestetik, Zabaleko Ikastetxeko fatxadan konponketak abiatu nahi dituzte eraginkortasun energetikoa hobetzeko (arotzeria lanak aldatuta eta beira bikoitzak jarrita leihoetan).

Horrez gain, gimnasioko berogailuetan babesteko materialak instalatuko dituzte. Bi lanek 39.550,02 euro balioko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide