Inbertsioaren % 60 lortzeko aukera izango du erakundeak eta zenbait obra egiteko asmoa dauka. Alde batetik, Lucas Rey Ikastetxean instalazio elektrikoa berritzearen lehenengo faseari ekin nahi diote.
Gainera, jolastokiko hesia aldatzeko prest dago, seguruagoa izan dadin. Bukatzeko, beheko solairuko gela margotuko dute, hezetasunak eragindako orbanak estaltzeko.
Egitasmo horiek 47.673,31 euroko balioa daukate.
Bestetik, Zabaleko Ikastetxeko fatxadan konponketak abiatu nahi dituzte eraginkortasun energetikoa hobetzeko (arotzeria lanak aldatuta eta beira bikoitzak jarrita leihoetan).
Horrez gain, gimnasioko berogailuetan babesteko materialak instalatuko dituzte. Bi lanek 39.550,02 euro balioko dute.