Hobekuntza ugari sartu dituzte Amurrioko kaleen garbiketaren esleipen berrian

Erredakzioa 2017ko ots. 1a, 15:29
Cespako langile bat Algortan lanean, artxiboko irudi batean. Argazkia: UKberri.net

Hainbat hobekuntza gehitu ditu udalak esleipen berriaren kontratuan.

Cespa enpresari esleitu dio Amurrioko Udalak herriko kaleak garbitzeko kontratua. Lau langile arituko dira lan horiek egiten, aurreko enpresagatik kontratatuak zeuden berdinak. Lauko talde horri beste langile bat gehituko zaio, zerbitzuaren arduradun funtzioa betetzeko.

Hainbat hobekuntza zerbitzuan
Udaletik adierazi dute hainbat hobekuntza sartu dituztela kontratu berrian. Hobekuntza horietako bat izango da jaietarako garbiketa protokoloa handitzea. “Herriko zaindariaren jaietan ez ezik, jendetza egongo den ospakizun edo jai guztietan ere ezarriko da garbiketa-zerbitzu berezia, hala nola, Aratusteetan, Artzain Egunean, Txakolin Egunean edo Euskararen Egunean”, adierazi dute Udaletik.

Hortaz gain, sentsibilizazio-kanpaina bat egingo du Cespak herrian, herritarren kontzientziazio eta inplikazioa handitzeko kaleen garbiketarekiko. Hortaz gain, enpresak ziurtatu du “kalitatezko garbiketa-zerbitzua” emango duela eta horretarako “azken belaunaldiko makinak eta garbiketa-protokolo aurreratuak” baliatuko dituela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide