Aktore gisa estreinatu dira Dantza Eskolako bi ikasle “The Key” filman

Erredakzioa 2017ko ots. 2a, 09:00

María Iturbe Rey eta Mikel Alexander Etxebarria, filmaren irudi batean.

Lucia Lacarra ballet dantzariarekin batera azaltzen dira filmean. Larunbatean estreinatuko da lana Guggenheimen.

Larunbatean (otsailak 4) estreinatuko da The Key (Giltza) filma laburra Bilboko Guggenheim museoko auditoriumean, 18:30etan. Ken Zazpi taldearen “Ilargia” abestian oinarritutako koreografia bat du ardatz pelikulak. Lucia Lacarra ballet dantzari ospetsua da protagonista, baina beste bi dantzari agertzen dira berarekin filmean: María Iturbe Rey eta Mikel Alexander Etxebarria Lafuente. 12 eta 14 urte dituzte hurrenez hurren, eta biak ala biak dira Amurrioko Udal Dantza Eskolako ikasleak.

“Magiaz betatako maitasun istorioa”
Eskolaren zuzendaria den Jon Ugarrizak sortutako proiektua da The key. Bere hitzetan, magiaz betetako maitasun istorio bat kontatzen du pelikulak. Ugarrizak azpimarratu du eskolako bi dantzariek “oso paper berezia” dutela filmean, eta gaineratu du biak filmean agertzeak aukerak ireki ahal dizkiela eskolako gainontzeko ikasleei. Gaur egun 75 gazte daude eskola horretan dantza akademikoa ikasten.

Oscar Andres argazkilaria arduratu da filma zuzentzeaz. Berak eginiko castingean hautatu zituzten Iturbe Rey eta Alexander Etxebarria. Bilboko hainbat txokotan egin dute grabaketa.

Filmaren trailerra:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide