Duela gutxi amaitu dituzte El Reforretik Iñauxa fabrikara arte doan bidegorria. 65 metro inguruko luzera eta bi metro eta erdiko zabalera du zadorrezko bideak. 80 metroko eskudela ere jarri dute, erorketak ekiditeko. Bidearen gehienezko malda % 6koa dela, irisgarritasuna bermatzeko.
Obra gehiago udan
Amurrioko Udalak adierazi du egitasmo handiago baten barruan kokatzen dela obra hori: Nerbioiko Parke Lineala. Aretatik Amurriora doan ibilbidea osatzen du parke linealak eta urtero 169.000 oinezko eta txirrindularik erabiltzen dute. Arabako Foru Aldudiak jakinarazi du udan ekingo diola bide horren beste zati bat eraikitzeari: Zamora zelaitik Olano auzoraino doana.