Erabaki berri dute noretzat iznago den aurtengo Urrezko Guk saria. Zaraobe Saskibaloi Klubak jasoko du oroigarri hori. Erreferentea da Zaraobe: 30 urte bete zituen klubak 2014an, eta eskualdeko klubik handiena da. 160 jokalari ditu gaur egun, 7 urtetik senior kategoriara bitarteko 12 taldetan banatuta. Hortaz gain, 16 entrenatzaile ditu klubak.
Partidak jokatzeaz gain, beste ekimen batzuk ere egiten dituzte Zaraobeko kideek. Lau hauek dira azpimarragarrienak: 3x3 txapelketa (iraileko azken asteburuan egiten dena), Gabonetako Txapelketa (abenduaren 26tik eta 30era bitartean egiten dena), Aste Santuko Campusa eta Udako Campusa (ekaineko azken astean eta uztaileko lehenbizikoan egiten dena).
Zaraobe Saskibaloi Klubaren 30. urteurrenaren harira eginiko BIDEO-ERREPORTAJEA: