Gaurko haize bolada bortitzek ondorioak izan dituzte Aiaraldean. Lucas Rey ikastetxeko teilatua altxatu egin da. Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira ikastetxera. Ez da zauriturik egon, baina gaurko klaseak eta jantoki zerbitzua bertan behera utzi dituzte.
Alerta laranja Araban eta abisu horia Bizkaian
Haizea bortitzak direla eta, alerta laranja aktibatu zuten atzo Araban, baina desktibatua dago jada. Bizkaia eta Gipuzkoan, aldiz, indarrean jarraitzen du abisu horiak. Txarlazon 151,7 kilometroko abiadura zuen haize bolada bat erregistratu da goizaldean.
