28.403 ikusle guztira bertaratu ziren iaz Amurrio Antzokira ikuskizunak edo zinema emanaldiak ikustera. 44 ikuskizun eta 17 pelikula eskaini zituen aretoak 2016an. Ocho apellidos catalanes da gehien ikusi den filma. 1.001 ikusle bertaratu ziren guztira, hiru emanaldietan banatuta. Un montsruo viene a verme filmak ere harrera ona izan zuen, 775 herritarrek ikusi zuten guztira.
Umeentzako filma ikusiena, aldiz, Alvin y las ardillas, fiesta sobre ruedas izan zen, 331 ikuslerekin. Ikuskizun jendetsuena Korrontzi Dantzan izan zen 342 ikuslerekin eta Potxin eta Patxin pailazoena izan zen ume gehien bildu zituen emanaldia, 296 bertaratu baitziren guztira.
Motxila 21 taldearen emanaldia
Amurrio Antzokiko dinamizatzaileek jakinarazi dute apirilaren 1ean Motxila 21 taldeak kontzertua emango duela aretoan. Rock talde hori down sindromedun 12 gazte nafarrez osatutako rock taldea da.