aiaraldea.eus

Hirigintza eta zahartzea nola uztartu aztertuko dute jardunaldi batzuen bidez

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Amurrio

Hiru saio egingo dituzte, martxoaren 1, 15 eta 29an.

Hirigintza eta zahartzea nola uztartu aztertuko dute jardunaldi batzuen bidez
Egitasmoaren helburua da Amurrio hiri lagunkoia izatea pertsona nagusiekiko. Argazkia: aiaraldea.eus | Ikusi handiago | Argazki originala

Jardunaldi batzuk antolatu ditu Amurrio Lagunkoia Sustraietatik ekimenak. Egitasmo horren helburua da Amurrio hiri lagunkoia izatea pertsona nagusiekiko. Lan-talde bat sortu zen horretarako iaz. Talde horrek eginiko ekarpenak aberasteko helburuarekin antolatu dituzte jardunaldiak.

Hiru formazio saio eskainiko dituzte guztira. Patxi Galarraga eta Miren Vives arkitektoek dinamizatuko dituzte hirurak. Projekta Urbes-eko kideak dira biak, eta “hirigintza inkluso eta jasangarria” sustatzen dute. Zahartzea, generoa, haurtzaroa, ongizatea edota elkarbizitza bezalako gaiak jorratzen dituzte.

Martxoan egingo dira hiru saioak
Lehen saioa martxoaren 1ean (asteazkena) izango da Amurrioko Kultur Etxean. Zahartzaroa eta hirigintza nola uztartu izango dute hizpide bertan, 18:00etatik 20:00etara. Beste bi saioak martxoaren 15 eta 29an egingo dira, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa