2017/03/01 18:00

Hitzaldia

Nerbioigoienarako bizimodu iraunkorrak eraikiz

Nerbioigoienarako bizimodu iraunkorrak eraikiz
Refor enpresaldea, Amurrio

Desazkundea eta Bizitze Ona sareak urteak daramatza gizarte iraunkor, bidezko eta parekideak eraikitzeko lanean. Halako gizarte bat lortzeko, atzean utzi behar dugu gaur egungo sistema kapitalista, baliabide natural oparo eta merkeen hazkuntza mugagabean oinarritutakoa, eta bizitzaren eta planetaren zaintza ardatz izango dituen beste eredu baterantz jo.

Aldaketa sozialak eragiteko eta gizartea eraldatu ahal izateko, ezinbestekoa da sareak osatzea, elkarrekin lan egitea eta diskurtsoak, borrokak eta mugimenduak antolatzea. Hori dela eta, 2010. urtean, gizarte-mugimenduetako, GKEEtako, sareetako nahiz sindikatuetako hainbat kolektibo elkarlanean hasi ziren eredu sozial, politiko eta ekonomikoa eraldatzeko helburuz.

Elkarlan horren harira, bizimodu iraunkorretan oinarritutako gizarte bidezko eta parekide bat eraikitzeko analisi eta aldarrikapenen oinarrizko dokumentu bat osatu da, honako lau ardatz hauek kontuan hartuta:


•                    Elikaduraren burujabetza

•                    Energiaren eredua

•                    Ekonomiaren birlokalizazioa

•                    Zainketak

Espero da argitalpen horrek bide ematea, alde batetik, lau ardatz tematikoetarako jasotako proposamen eta alternatiba indibidual nahiz kolektiboak martxan jartzeko eta, bestetik, Eragin Politiko Kolektiboko Agenda bat egiteko. Xede horrekin, elkarrizketa gisako topaketak daude antolatuta herritarrek parte har dezaten, eraldaketa indibidual eta kolektibo horretarako erronkak aztertzeko eta tokian tokiko alternatiba eta aukerak ikusarazteko, genero-ikuspegia eta hegoaldeko ikuspegia aintzat hartuta.

Hala, Nerbioigoieneko herritar guztiei dei egiten zaie elkarrizketarako espazio batean parte har dezaten 2017ko martxoaren 1ean, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Topaketan, zineforum baten bidez, agerian jarriko dira eskualdean abian diren neurriak, eta hala indibidualki nola taldean har daitezkeen beste neurri batzuei buruz eztabaidatuko da.

Zain izango gaituzu Amurrio Bideanen kaperan (Refor Amurrio Enpresaldea, El Refor kalea z/g, Amurrio), geure eskualdea hobetuz mundua alda dezagun.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide