Bihar epaituko dute Alfredo Remirez Marañon Espainiako Entzutegi Nazionalean

Erredakzioa 2017ko ots. 26a, 12:00

Manifestazioa egin zen Amurrion iragan otsailaren 11an. Argazkia: AlFREEdo ekimena

2 urteko kartzela zigorraz gain, 5 urteko zaintzapeko askatasuna eta 16 urteko inhabilitazioa eskatzen diote, twitter bidez idatzita txio batzuengatik.

Bihar, astelehena, izango da  Alfredo Remirez Marañon amurrioarraren aurkako epaiketa, Madrilgo Entzutegi Nazionalean. 2 urteko kartzela zigorraz gain, 5 urteko zaintzapeko askatasuna eta 16 urteko inhabilitazioa eskatzen diote, twitter bidez idatzita txio batzuengatik, @ErreHarria kontuaren bidez. Fiskalaren aburuz, “terrorismoa goratzen” du Remirezek txio horietan.

Elkartasun uholdea
Elkartasun keinu ugari jaso ditu Remirezek azken asteetan. Ekimen indartsuena iragan otsailaren 11an eginiko AlFREEdo elkartasun eguna izan da. Egun osoko egitaraua prestatu zuten AlFREEdo ekimenaren sustatzaileek.

Ehunka norbanako eta eragilek helarazi diote elkartasuna eta babesa amurrioar inpuntatuari. Hemen klikatuta eman daiteke atxikimendua.

Hortaz gain, diru bilketa egin dute AlFREEdo ekimenaren antolatzaileek, epaiketaren gastuei aurre egiteko. Honako kontu korronte hau jarri dute horretarako: ES27-3035 0089 12 0890048368

Aiaraldea Komunikazio Leihotik ere, elkartasuna
Aiaraldea Komunikazio leihoak ere oharra zabaldu du, Alfredo Remirez Marañoni elkartasuna adierazteko:

Alfredo Remirez Marañon Aiaraldea Komunikazio Leihoaren sorreratik izan da proiektu honen parte. Kamera eskuan, askotan aritu da argazkilari edo bideogintzako kameralari gisa. Erredakzioan, txosnetan... beti egon da behar zen horretan laguntzeko prest. Eskualdetik kanpo ibili denean ere, ez dio Aiaraldeari erreparatzeari utzi. Asko dira Aiaraldea Komunikazio Leihora berarengandik iritsitako txioak, argazkiak edo zorion zein babes mezuak.

Otsailaren 27an, ordea, Twitter sare sozialean iritzi mezuak plazaratzeagatik epaituko dute. Adierazpen askatasuna eskubide den garaiotan bi urteko kartzela zigorra, 5 urteko zaintzapeko askatasuna eta 16 urteko inhabilitazioa ezarri nahi diote txio edo mezu batzuengatik.

Lerro hauen bidez, Aiaraldea Komunikazio Leihoaren izenean elkartasuna adierazi nahi diogu Alfredori, proiektu hau jaio zenetik jasotako maitasun eta babes guztiarekin batera. Horregatik, guk bezala, www.alfreedo.info webgunean atxikimendua ematera animatzen zaituztegu.
Aiaraldean ere txiolariak libre nahi ditugulako, #ErreharriaLIBRE !

 

Laudioko EH Bilduko Udal Gobernuko kideek ere oharra plazaratu dute, Alfredo Remirez Marañoni elkartasuna adierazteko:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide