27 urteko amurrioar bat, A.O.L, erreskatatu zuen Guardia Zibilak atzo Candanchun (Huescako Pirinioetan). Gazteak hanka apurtu zuen pistetatik kanpoko gune batean (“Tubo de la zapatilla” bezala ezagutua) eskiatzen zegoela.
Huescako San Jorge ospitalera eraman zuten eskiatzaile zauritua, helikopteroz.